Tira, ba. Bazen nire blogean euskeraz idazteko garaia.
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastera sartu nintzenean, banekien ikus-entzunezkoak ezer gutxi ikusiko eta entzungo nituela hasieran, eta horrela izan zen. Lehenengo urtea Kazetaritzako eta Publizitateko ikasleekin ematen da, eta haien klaseak ere gainditu behar izan ditut. Bigarren maila bakoitzak bere aldetik egiten du, baina irakasgai asko oraindik infiltratzen dira gure graduan, zergatia zein den inork ez badaki ere. Eta, horrela, zoro-zoroan, hirutan eman dut jada kazetaritza. Albisteak, erreportajeak, kronikak eta elkarrizketak nire eguneroko ogia bihurtu dira. Eta esango dizuet zerbait: asko gogoko dut. Ez horretan profesionalki aritzeko adina, baina, tira, lan polita dela onartu behar dut, eta leku anitzetara eraman nau, baita aukera politak eman ere, honako hau bezalakoa.
Are politagoa da lankide onak alboan dituzunean, ordea. Lagun on asko dauzkat unibertsitatean —harrigarria bada ere—, baina gutxi dira Borja López nire adiskidea bezalakoak. Lehenengo urteko lehenengo klasetik egon gara elkarrekin lan egiten, eta oraindik ez da nigaz gogaitu. Bera izan da, hain zuzen, erreportaje hau garatzen lagundu didan lankide adeitsua, klaseko lan bat izan baita blog mezu bat baino lehen. Eta, izan ere, hau da baita erreportajea hain berandu etortzearen arrazoia: irakasleak irakurri, zuzendu eta nota jarri behar zuen Interneten publikatu aurretik, "Internetetik kopiatu dugula" esateko arrazoirik ez izateko.
Erreportajearekin hasi baino lehen, ordea, bi ohartxo: lehenenik, erreportaje guztia, gehi irudi-galeria osoa eta egindako elkarrizketak, gure Wixean aurkitu ahal dituzuela, hauen guztien jatorrizko lekua baita. Bigarrenik, barkamena eskatu nahi diogu Raúl Fortes jaunari. Bere hitzaldia elkarrizketa bat egiteko geneukan ordu berean izan zen, eta ezin izan genuen entzun, ezta horri buruz idatzi ere. Ez ezazu pentsa kontu pertsonala denik, kar-kar. Gainera, Alicia Prieto eta Fernando "Cosmo" Garcíari gure eskerrak eman nahiko genizkieke gu Azokara gonbidatu izanagatik berriz ere. Eskerrik asko!
Tira, hori zen guztia, uste dut. On egin ezazue nire lehenengo mezua euskeraz!